2010-05-14

Kasita

Irakasle lanetan hasi nintzen lehenengo urtean ikasle batek hau galdetu zidan:

-"zer esan nahi du "kasita" hitzak euskaraz?".

Ustekabean harrapatu niduen, eta orduan berak azalpena eman zidan neuk hobeto ulertzeko.

-"Bai, irakasleok askotan esaten duzue: "E mendi kasita".

Hitz horien artean "kasita" omen zen berak ulertzen ez zuena, baina benetan ez zuen ezer ulertzen; "hemendik hasita" esan nahi zuen eta.

Noraino heldu ahal dan ikaslearen imaginazioa!!!

No comments:

Post a Comment