2010-10-18

Ordizar batena

Aurreko larunbatean Ordizian entzun genuen mutil hori joko-mutila zela. Zer da? Luze pentsatu ostean, asmatu genuen, "play-boy" esan nahi zuen!!

2010-06-29

Non jango ditugu indabak?

Ikasle batek: "Indabak jatera Arbolara joango gara?

Arbolara? Zuhaitzera? Indabaondoa existitzen al da?


Ez, "La Arboledara" esan nahi zuen.

Urtebetetzea

Lehentxoago komentatu ditugun ahozko azterketa horietan bildutako beste perla bat:

- "Nire urtebetzea bi urte barru izango da".

Egia izan daiteke urte bisustuan jaitakoa bada??

Fobiak

Ahozko aztertekta bateko gaiak beldurrak eta fobiak ziren. "Zerk beldurtzen zaitu" zen haiek erantzun beharreko galdera hain zuzen. "Beldurtu" aditzari dagokion aditz laguntzailea zein den ez zuen inork asmatu, ikasle gehienek NOR-NORK aditza existitzen zenik ere ez zekiten, antza. Hori dela eta horrelako esaldi arraroak sortu ziren.

- "Nik armiarmei beldurra ematen diet, eta saguei ere bai!!"

2010-06-07

"Martxaren gainean"

Gaztelaniazko "sobre la marcha"ren beste aldaera bat. Bizkaian erabiltzen da batez ere.

- Hori martxaren gainean egingo dugu.

2010-05-31

'Sobre la marcha'

Ikasle batek, bere ikaskidea lasaitzeko asmoz:

- Lasai neska, hori 'martxan soberan' egingo dugu...

Oliba-olio santua...

Klasean galdetu nuen:

- Nola esaten da erderazko 'aceite de oliva'?
- Oliba-olioa.

- Ederto.. ta 'aceite de oliva virgen extra'?
- Pues, 'oliba-olio amabirjina.

Amen.